Mendira irteera: martxoak 23, igandea – Zirauntza errekaren iturburua

Zirauntza errekaren iturburua

Hemen gaude berriro!

Abendaño Mendi Taldearen udaberriko txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, xume eta polita egingo dugu Aizkorri-Aratz Parke Naturalan barrena, Zirauntza errekaren iturburura iritsi arte.

Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.

DATA ETA TOPALEKUA

 Martxoaren 23an, 10:00etan, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Interpretazio Etxea. Autorik ez baduzu, mendia@abendanogurasoak.com helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara. 

NOLA JOAN

https://maps.app.goo.gl/Noy9ZE7w2VeTLu6D7

IBILBIDEA

EZAUGARRIAK

Zirauntza errekaren iturburua bisitatzera eramango gaituen ibilbide zirkular eta erraza. Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Interpretazio Etxetik hasita, ibilbidean zehar, joan zen mendera arte martxan egon zen “San Pedro de Araia” burdinolaren hondarrak eta hura urez hornitzen zuten ur presa desberdinak aurkitu ahal izango ditugu.

 

IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA

Wikiloc

 

IBILBIDEKO DATUAK

IBILBIDEKO PERFILA

Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea

 

PDF Fitxa deskargatu