Itxogana eta San Vitor baseliza
Hemen gaude berriro!
Abendaño Mendi Taldearen ikasturte amaierako txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, xume eta polita egingo dugu Arabako Mendialdean barrena, Itxogana tontorrera eta San Vitor baselizara iritsi arte. Bertan barbakoa prestatuko dugu eta bazkalduko dugu.
Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.
DATA ETA TOPALEKUA
Maiatzaren 18an, 10:00etan, Azazetako aparkalekuan. Autorik ez baduzu, [email protected] helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara.
NOLA JOAN
https://maps.app.goo.gl/AY8ssuJf9Y7yE2br6
IBILBIDEA
EZAUGARRIAK
Pago artean ibilbide zirkularra egingo dugu Azazetako mendatetik. Oraingoan mendi tontor batetara heldu beharko gara, Itxogana (1063m) hain zuzen ere, ondoren San Vitor baselizan hamaiketako ederra irabazi nahi dugunok behintzat.
IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA
IBILBIDEKO DATUAK |
IBILBIDEKO PERFILA |
![]() |
![]() |
Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea