Jugatxiko baseliza
Hemen gaude berriro!
Abendaño Mendi Taldearen irteerak bueltan dira. 2024-25 ikasturteko 1. txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, erraz eta polita egingo dugu basoan zehar Jugatxiko baselizaraino.
Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, galderak, iradokizunak eta argazkiak gustura jasoko ditugu.
DATA ETA TOPALEKUA
Urriaren 13an, 9:30ean, Lakuako autokarabanen parkinean (Eroski parean). Ez baduzu kotxerik, ETOR ZAITEZ LASAI, kotxea elkarbanatuko dugu. Ezin bazarete hona hurbildu, 10:00etan Zuiako plazan elkartuko gara.
NOLA JOAN
https://maps.app.goo.gl/3SURXYezoL8WZ6H97
IBILBIDEA
EZAUGARRIAK
Murgiako udaletxeko plazatik abiatuko gara eta basoan zehar paseo bat emango dugu Jugatxi baselizaraino. Jugo herrigunera jaitsi ondoren, baso beraren mugatik gure abiapuntura itzuliko gara. Bidexka argia da, eta norabidea adierazten duten zutoinak ditu. Hasierako zutoin informatiboaren ondoan igoera bakarra dago, laburra eta zailtasunik gabea, haritzez eta pagoz jositako baso barrurantz garamatzana. Txangoak 3 orduko aurreikuspena izango du, hamaiketakoa hartzeko geldialdia kontuan izanda
IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA
IBILBIDEKO DATUAK |
IBILBIDEKO PERFILA |
Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea