Mendira irteera: abenduak 15, igandea – Eskibelgo Atxa

Eskibelgo Atxa

Hemen gaude berriro!

Abendaño Mendi Taldearen urte amaierako txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, xume eta polita egingo dugu Armentiako basoan barrena, Eskibelgo gaztelura iritsi arte.

Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.

DATA ETA TOPALEKUA

Abenduaren 15ean, 10:00etan, Armentiako Basoko aparkalekuan. Autorik ez baduzu, mendia@abendanogurasoak.com helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara. Hiriko autobusak ere badaude Armentiako Basilikaraino (4. linea)

NOLA JOAN

https://maps.app.goo.gl/C1eUhxZsTGv8x64o7

IBILBIDEA

EZAUGARRIAK

Armentiako Basoko aparkalekutik abiatu eta basoan zehar paseoa emango dugu Eskibelgo Gaztelurainoko igoerari aurre egin arte. Eskibel herrigunera jaitsi ondoren, baso beraren mugatik itzuliko gara gure abiapunturaino. Bidea argia eta erraza da, eta, gainera, Arabako hiriburuaren ikuspegi onenetako bat eskaintzen digu. Guztira 3 bat orduko denbora kalkulatzen da, bazkaltzeko geldialdia kontuan hartuta.

IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA

Wikiloc

 

IBILBIDEKO DATUAK

IBILBIDEKO PERFILA

Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea

 

PDF Fitxa deskargatu