Korrika festa ikastolan!

Larunbatean korrika festa izango da ikastola handiko patioan!! 

10:00etan umeentzako jolasak

11:00etan antzerkia. Ane Gebara eta Aitor Vinagreten “Eman egurre, Pinotxo” antzezlana.

 

Horren ostean festak auzoan jarraituko du: 

12:30tan kantu-poteoa El Laberinto tabernatik hasita

14:00etan SUKASUAren kontzertua Gazalbiden.

Bazkaltzeko aukera ere egongo da “Ole tú” tabernan eta hortxe jaiari bukaera emango diogu.

Zure zain egongo gara!

Korrika jaia auzoan 2022