Kantari Gasteiz 2023

Badator Kantari Gasteizen 7. edizioa!

7-11 urteko bitarteko umerik ezagutzen al duzu? Musika eta dantzatzea gustuko al ditu? Bada adin horretako 4-5 laguneko taldea sortu, taldearentzako izena asmatu ta eman izena KANTARI ekimenean. Oso ongi pasatzeko aukera izango duzue!

Izena emateko galdetegia betetzea besterik ez duzu abenduaren 16a baino lehen.

Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik; eta ez da irabazle ezta galtzailerik izango. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena. Hemen ikusi dezakezu aurreko edizioa nola joan zen!

 

Info gehiago:

https://alea.eus/bereziak/kantari-2021