Aurkezpena
Ikasturte honetako azken txangoa. Izki parke naturalera joango gara soila mendia igotzeko. Parte-hartzaileak gara. Zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.
Data eta Elkargunea
Ekainaren 11n, 9:30etan Ramón Rubial kalean (Telefonica-Lakua aparkalekuan). Ez baduzu kotxerik, etor zaitez. Kotxeetan banatuko gara. Ezin bazarete hona hurbildu, 10:15etan Korresean helduko gara.
Nola joan: (klikatu) https://goo.gl/maps/ZdfVZkoV1SM2
Irteeraren informazio zehatza: https://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=17983888
Ezaugarriak
Ibilbide erraza nahiz eta lehenengo igoera oso aldapatsua izan. Bidea motza denez presarik gabe igoko gara umeak lasai joateko. 4 orduko ibilbidea. Lagun batzuk Korresen geratuko gara bazkaltzeko.