Iraileko udalekuak (ekainaren 1etik 7ra arteko izen-ematea)

Familia agurgarriak:

Urtero bezala, IRAILEKO UDALEKUAK batzordetik iraileko udalekuak antolatzen hasi gara. Aurten irailaren 2tik 4ra egingo dira, ikasturtea hasi aurretik.

Ohikoa den bezala, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Baratze Baserri Eskolara joango dira, eta 4. eta 5. mailakoak Zuhatzako uhartera.

Jarduera behar bezala antolatu ahal izateko, ezinbestekoa da izen-emate formulario bakarra eta behin betikoa ezarritako epearen barruan betetzea.

📅 Izen-emateko epea ekainaren 1etik 7ra izango da, biak barne.

Aurten ez da aurreinskripziorik egingo; beraz, ezinbestekoa izango da ondoko formularioa epe horretan betetzea parte hartu ahal izateko:

 

Gainera, jakinarazten dizuegu Zuhatzako plazak mugatuak direla (55 plaza), eta, beraz, izena emateko hurrenkera errespetatuko da bete arte. 

Prezioak gutxi gorabeherakoak dira, aldaketaren bat izan dezakete, baina printzipioz 125 € izango dira IFEko bazkideentzat eta 150 € bazkide ez direnentzat. 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Agur bero bat,

IRAILEKO UDALEKUAK BATZORDEA