Pornografiaren eragina nerabezaroan: abendaño Ikastolako Guraso elkarteak antolatutako tailerra berria, Lehen Hezkuntzako gurasoentzat.

EnREDados Sexagerian-en egitasmoa da, 2014an hasitakoa. Heziketa digitala modu positiboan lantzea du helburu. Ez dira Interneten arriskuak azpimarratzen, horrek dituen abantailak baizik.

EMAIZE Sexologia Zentroko profesionalek emango dute tailerra, uste dugulako oinarrizkoa dela HIKT-en (Harreman, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) gaia ikuspuntu sexologikotik lantzea garai digitalean sexuen arteko interakzioa ulertzeko.

EnREDados Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da.

Parte-hartzeko jakin beharrekoak:

  • Ikastaroa Abendaño Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei dago zuzenduta.
  • Tailer bakoitzeko, gehienez 15 lagun, beraz, ezinebestekoa da aurretik izena ematea. Bete ezazu ORRI HAU azaroaren 18an baino lehen (larunbata). Murriztapen hori dela eta, ikastaroa hasi baino lehen abisatuko dizuegu. Toki baino eskaera gehiago jasoz gero, ikasturtean zehar tailer gehiago antolatu ahal izango dira.
  • Bi saio izango dira, azaroaren 21an eta azaroaren 23an, 17:15etatik 19:15arte.
  • Tokia: Abendaño Ikastola
  • Interesatuta bazaudete, baina ordutegia dela-eta ezin bazarete etorri, zuen iradokizunak izena-emate orrian guri jakinarazi.
  • Ikastaroa doakoa da. Ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Oraindik ere kidea ez bazara, gogoratzen dizugu orri honen bitartez alta eman ahal duzula.

Tailerraren ezaugarriak:

  • Titulua:  Pornografiaren eragina nerabezaroan
  •  Helburuak:
    • Pornografiak proposatzen duen eredu erotikoa aztertu.
    • Pornografia eta erotika errealaren arteko diferentziak ezagutu.
    • Nerabeekin pornografía nola heldu jakitea
  • Edukiak:
    • Giza izate sexuala: sexua-sexualitatea-erotika-maitasuna.
    • Sexu moral kulturala: medebaldeko erotika.
    • Pornografiaren eredu erotikoa.
    • Sexu erreala pornonografiaren aurreanHarremanak izateko esparru berriak: on-line sare sozialak.