AUZO BARATZA

Abendaño ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilentzat:

Joan den ikasturtean hasi zen ekimen batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Unamuno BHIko hiri-baratzea da.

Baratze hori aurrera eramateko, Abendañoko 6. mailako neska-mutilak lankidetzan arituko gara Institutuko gazteekin eta BIZAN Txagorritxuko adinekoekin (adinekoen zentroa, Abendaño alboan dagoen hori).

Gizarte partaidetzako proiektu hau aukera paregabea izan daiteke datorren ikasturtean zein institututara joango zareten bertatik bertara ezagutzeko. Iaz ikastolatik ortu honetan parte hartu zuten ikaskide batzuk Unamunoko ikasleak dira gaur egun.

Gainera, jarduera interesgarria izango da balioetan, erantzukizunean, inplikazioan eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako hezkuntza auzoko beste pertsona batzuekin batera lantzeko.

Hiri-baratzeko ekintza honi asteartero ekingo diogu, arratsaldeko 5etatik 6etara.

Datorren irailaren 28an institutuan bilduko gara Abendaño, Unamuno eta Bizan-etik parte hartu nahi dugun guztiok, proiektua eta baratzeko gunea ezagutzeko.

Ideia gustuko baduzue, idatzi abendatoki@abendanogurasoak.com guraso-elkartera, eta sakonago azalduko dizuegu jarduera.

Anima zaitezte!