AUZO BARATZA

Abendaño ikastolako LHko 6. mailako neska-mutilentzat:

Unamuno Institutuarekin lankidetzan sortu den proiektu bat aurkezten dizuegu. Litekeena da datorren ikasturtean zuen seme alabak bertara joatea. Proiektu hau aukera paregabea da Institutua bertatik bertara ezagutu dezazuen, Abendañon ikasturte hau amaitu baino lehen. Gainera, jarduera interesgarria izan daiteke gure seme-alabekin balioetan, erantzukizunean, inplikazioan eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako hezkuntza lantzeko. Proiektua Hiri-baratza da. Institutuan baratze txiki bat dute, eta bertan Abendañoko ikasleek parte har dezaten nahi dute, Institutuko ikasleekin eta ondoan dugun Adinekoen Zentro Soziokulturaleko pertsonekin batera. Jarduera astearteetan egingo litzateke, arratsaldeko 5etatik 6etara.

Hurrengo Martxoaren 23an proiektua eta baratza ezagutzeko lehenengo bilera izango dugu partaide guztiekin. Ideia gustuko baduzue, idatzi abendatoki@abendanogurasoak.com guraso-elkartera, eta sakonago azalduko dizuegu jarduera.

Anima zaitezte!