BISITA GIDATUA

Kaixo familiak!!

Abendatokik azaroaren 22erako bisita gidatu bat antolatu du:

“Ikustarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen”

Tokia: Landatxo Gizarte Etxearen aurrean hasten da (Santa Maria kalea, 4)

Hasiera-ordua: 17:30

Iraupena: bi ordu

Hizkuntza: gaztelania, euskara

Zernahi garaiko ikerlan historikoek emakumeen historia isilarazi eta ahaztu egin dute –
emakume ezezagunena zein ezagunena-, eta gizarteari egin dioten ekarpena. Hori dela
eta, emakumeek Gasteizko historiari egin dioten ekarpenaren balioa nabarmendu eta
ikustarazi nahi du ibilbide honek. Andre Maria Zuriaren plazan hasi eta Hirigune Historikoa
eta Zabalgunea zeharkatuko ditu ibilbideak, eta, zenbait leku eta eraikinen bidez,
emakume ugarik hainbat arlotan izandako eginkizun garrantzitsuak ezagutaraziko ditu,
hala nola etxeko lanetan, ordaindutako lanetan, hezkuntzan, kulturan, artean, erlijioan,
ikerketan, aisialdian eta politikan. Horrek aukera ematen du Historia berrirakurtzeko, modu
zorrotzagoan eta bidezkoagoan, eta estuago lotua gure hirian bizi izan diren emakume eta
gizonen errealitatearekin.

Izen emate orria erantsita doakizue. Parte hartzeko azken hau betetzea ezinbestekoa da.

Lekuak mugatuak dira, izen emate ordena errespetatuko da.

Izen emate epea – Azaroak 20

Haurrak ongi etorriak dira.

Anima zaitez eta eman izena!!