Bisita gidatua

Martxoren 15erako bisita gidatu bat antolatu dugu “Ikustarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen” lelopean. Goizeko 10:00etan hasiko da Andra Mari Zuriaren enparantzan, bi orduko iraunpena izango du gutxi gorabehera eta euskaraz garatuko da.

Azalpena

Zernahi garaiko ikerlan historikoek emakumeen historia isilarazi eta ahaztu egin dute -emakume ezezagunena zein ezagunena-, eta gizarteari egin dioten ekarpena. Hori dela eta, emakumeek Gasteizko historiari egin dioten ekarpenaren balioa nabarmendu eta ikustarazi nahi du ibilbide honek. Andre Maria Zuriaren plazan hasi eta Hirigune Historikoa eta Zabalgunea zeharkatuko ditu ibilbideak, eta, zenbait leku eta eraikinen bidez, emakume ugarik hainbat arlotan izandako eginkizun garrantzitsuak ezagutaraziko ditu, hala nola etxeko lanetan, ordaindutako lanetan, hezkuntzan, kulturan, artean, erlijioan, ikerketan, aisialdian eta politikan. Horrek aukera ematen du Historia berrirakurtzeko, modu zorrotzagoan eta bidezkoagoan, eta estuago lotua gure hirian bizi izan diren emakume eta gizonen errealitatearekin.

Bertaratzea interesatzen bazaizu, helbide honetara bidali:
abendanogurasoak@hotmail.com