Gurea erabili dezakezu

Familia askok adierazten dute beren seme-alabek mugikorra eramatearen beharra, “zerbait gertatuz gero” erabiltzeko. Kezka horri erantzuteko, 2025-2026 ikasturtean auzoa inplikatu nahi dugu, espazio seguruen sare bat sortuz, ikasleek, larrialdian izanez gero, familia deitu ahal izateko.

Horretarako, pegatinak diseinatu ditugu, sarearen parte izan nahi duten auzoko saltokiak eta espazioak identifikatzeko.

Zure laguntza behar dugu gure sarea zabaltzeko. Zure pegatina eskatzeko idatzi [email protected] helbidera.

Abendaño Ikastolak eta Familien Elkarteak, nahi dugu zurekin partekatu SmartFUN ekimen komunitarioa. Gure helburua da teknologiaren erabilera arduratsua sustatzea eta, ahal den neurrian, haurrei lehen smartphonea ematea atzeratzea.

Azken ikasturteetan, landu dugu gai hau hainbat ekintzekin: Mugikorra Erabiltzeko Akordio Osasungarriaren diseinua, prestakuntza-saioak, informazio-kanala sortu… Aurrekoaz gain, AltxaBurua sareko kide gara. Sarea Euskadiko familien aldarrikapena da, eta haurren eta nerabeen ongizate digitala babesteko lan egiten du.

 

Abendaño Ikastola SMARTFUN Proiektua