LAGUNDU GURE PATIOA HOBETZEN!!

Kaixo familiak!!

Dakizuenez ikasturte honetan patio taldeak, irakasle eta gure seme-alabek lehen hezkuntzako patioa hobetzeko proposamenak egin dituzte. Ikastolako umeek egindako bideo polit honetan haiek azaltzen digute ideiak jasotzeko prozesua nolakoa izan den eta laister geletan landutako maketak ikusi ahal izango ditugu:

Orain gure txanda iritsi da! Hemendik ekainera ideia horiek aurrera eramaten saiatu behar gara. Proposamen batzuk auzolanen bitartez egin ahal izango ditugu (zuen laguntza ezinbestekoa izango da), baina beste batzuk aurrera eramateko finantziazioa behar dugu. 

Horregatik GURE PATIOA, DENON ERDIAN lelopean patioan aldaketa hauek eraman ahal izateko kamisetak, sudaderak, botilak eta oihalezko poltsak salduko ditugu. 

cartel_vitrina1-1

Material hauen eskaera https://idotaniko.com/gure-patioa web orriladearen bitartez egingo dugu eta 4 asteren bueltan ikastolan jasoko dugu. 

Eskaera egiterakoan kontuan izan:

  • Comentarios del Método de envío atalean EZ AHAZTU UMEAREN IZENA ETA GELA JARTZEA (ume bat baino gehiago izatekotan nagusiarena jartzea gomendatzen dugu). 
  • Web orrialdean adierazita dagoen bezala, eskaera ikastolan jasoko da. 

Eskaera egiterakoan zalantzak izanez gero hemen galdetu ditzazkezu: consultas@idotaniko.com edo 688894235 (WhatsApp).

Zuk ere patioaren proiektuan lagundu nahi baduzu idatzi patioa@abendanogurasoak.com helbidera.

Ikastolako hauetako edozein gauza erosita gure seme-alaben patioa hobetzea lortuko dugu. 

Animatu zaitezte!!