GURE PATIO DENON ERDIAN (5)

Kaixo Abendaño!

Dakizuenez aurreko ikasturtean GURE PATIOA DENON ERDIAN ekimenari hasiera eman genion. Gure helburu nagusia izan da seme-alabek egunero erabiltzen duten espazio hau hobetzea. BIDEOAN ekainean egin zen jardunaldiaren laburpena ikusi dezakezue.

Ikasturte hau indarberrituta hasi gara eta patioa eraldatzeko prozesuan hurrengo pausuak emango ditugu. Aurreko ikasturtean bezala laguntza beharko dugu:

1. PATIOKO DISEINUA EGITEKO TOPAKETETAN PARTE HARTZEA.

Ikastolako talde motorrak, familien 10 ordezkari eta TIPIk ikasturte honetan aurrera eramango diren jardueren DISEINUA egingo dute. Ikasturtean zehar egingo diren ekintza zehatzak adostuko dira bertan. Proposamenak al dituzu?

Horretarako 2 saio egingo dira:

  1. saioa. Urriaren 1a, ostirala, 09:30-11:30
  2. saioa. Urriaren 14a, osteguna 10:30-11:30

PARTE HARTZEKO PREST?

abendatoki@abendanogurasoak.com era idatzi! Gaia: diseinua

2. AUZOLANEN TALDEA OSATZEA.

Ikastolako patioan ditugun hainbat estruktura berriztu behar dira, adibidez, haur hezkuntzako mahaiak eta ikaslola handiko tipiak. Gainera, TIPIkoekin egindako DISENUAN agertuko diren eskuhartze ezberdinak aurrera eraman ahal izateko eskuak beharko ditugu.

ESKU BAT BOTATZEKO PREST?

abendatoki@abendanogurasoak.com era idatzi Gaia: auzolanak