GURE PATIO DENON ERDIAN (4)

TOPAKETA / AURKEZPENA ESKOLA- KOMUNITATEARI

Kaixo familiak!

Ziur ikastolan egiten ari diren jolastokiko diagnostikoaren berria izango zenutela, dela zuen seme-alabek patioari buruzko iritsiak jasotzeko koadernotxo bat eraman zutelako etxera, dela bidale zen galdetegian parte hartu zenutelako, familiek ere prozesuan parte hartzeko aukera izan genezan.

Bada, orain, jardunaldi batera gonbidatu nahi zaituztegu, eta, bertan, proiektua aurkeztuko dizuegu. Lortu nahi diren helburuez, egiten ari diren urratsez eta, batez ere, bakoitzak nahi duen neurrian parte hartzera gonbidatuko zaituztegu. TIPIk, diagnostikoaz arduratzen den enpresak, gutxi gorabehera 2 orduko topaketa prestatu digu. Ekainaren 17an, 15: 20ean, Ikastola Handian. Topaketara joango gara; Tipi, enpresa dinamizatzailea; zentroko Zuzendaritza Batzordea; Talde Eragilea, proiektuarekin konprometitutako irakasleak; Patio-Abendatoki Batzordea eta parte hartzera animatzen diren familiak.

Topaketa honetan, hainbat dinamika egingo ditugu, Tipik, ikastolak eta, bereziki, ikasleek egin duten azterketa azaltzeko.

Jolas eta dinamikak izango dira, Tipik gidatuta eta monitoreek dinamizatuta, txikiek primeran goza dezaten bere ideia eta ilusioekin ekarpenak eginez. Aita-amek beste dinamika batzuk egingo ditugu, hilabete hauetan bildutako ondorio guztiak azaltzeko, eta gure ideiak aurkezteko aukera izango dugu.

Topaketan zehar, argazkiak atera eta jarduera ezberdinak grabatuko dira, amaitutakoan dena elkarrekin jartzeko.

Festaren amaiera gisa, eta meriendatzeko orduan, zuen ogitartekoa eta picnic manta bat ekartzea proposatzen dizuegu. Horrela, familia bakoitza bere mantatxoan jartzen da, segurtasun-neurriak errespetatuz, eta eguna musikarekin amaituko dugu, zuen laguntza eta parte-hartzea eskertzeko.

Abendatokitik, proiektuaren berri izan nahi duzuen guztiak gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera. Jolastokia guztiona da eta lanean ari gara gure seme-alabak harro egoteko moduko lekua izan dadin.

ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!!!

BETE FORMULARIOA, EMAN IZENA BERANDUENEZ EKAINAREN 10ean, ETA 17an ikusiko dugu elkar!!!

Eguna: osteguna 21.06.17

Ordutegia: 15:20tik 17:20ra gutxi gorabehera.

Tokia: Handi ikastola (Mexiko kalea 9)

GONBIDAPEN IREKIA IKASLE GUZTIENTZAT: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA.

Beren seme-alabekin TUTORE BAT (Ama edo Aita), plazak mugatuak direlako.

Informazio gehiago nahi baduzu, hemen bidaliko dizkizugu aurreko albisteen estekak, baldin eta zure zalantzak inprimakiaren bidez jakinarazten ez badizkiguzu.

GURASO-ELKARTEAREN POSTA,FAMILIENTZAT 21.04.21:
https://www.abendanogurasoak.com/gure-patio-denon-erdian

GURASO-ELKARTEAREN POSTA, FAMILIENTZAT, 21/05/04:
https://www.abendanogurasoak.com/gure-patio-denon-erdian2

GURASO-ELKARTEAREN POSTA, FAMILIENTZAT, 21/05/08:
https://www.abendanogurasoak.com/gure-patio-denon-erdian3