GURE PATIO DENON ERDIAN. NAHI DUGUN PATIOA SORTZEKO PROZESU PARTEHARTZAILEA.

Kaixo familiak!!!!

Aurretik jakinarazi dizuegun bezala, gure patioa eraldatzeko espazioa eta erabileraren diagnostikoa egingo dugu. ORAIN DA UNERIK GARRANTZITSUENA!!! Gure seme-alabek emango digute ikastolako patioaren inguruan duten iritzia.

Hori dela eta 3. mailatik gorako ikasle guztiek tutoreek emango dieten koadernoa bete beharko dute. Haien ikuspuntua jasotzeko ikasleek AMESTU, IDATZI, ESPLORATU ETA MARRAZTU ahal izango dute gure ikastolako patioa.

Gure seme-alabek patioan sentitzen dutenaren inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko aukera paregabea eskaintzen digu, beraz jarduera hau familian egitera gonbidatzen zaituztegu.

Koadernoa, beranduenez, maiatzaren 10ean bueltatu beharko dute ikastolara. Horrela informazio guztia jaso ahal izango dugu hurrengo pausua emateko: emaitzen analisia eta bertatik ateratako ondorioak.

Aldaketaren parte izan nahi duzu? Anima zaitez eta jar zaitez harremanetan patioko Batzordearekin (abendatoki@abendanogurasoak.com).

Patioko batzordea aktibo eta irekita dago modu espezifikoagoan parte hartu edo informatu nahi duten guztientzat. Patioak irekita dauzkazu zain!

Logotipo Gobierno VascoLogotipo ikastolaLogotipo abendatokiLogotipo AMPA