Eskolaz kanpoko ekintzak 25-26: maiatzaren 28ra arte izena ematea

Kaixo familiak,

Urtero bezala, 2025/26 ikasturterako, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza aurkezten dizuegu.

Aurreko ikasturtean bezala gure seme-alabei zuzendutako proposamen honen helburua beren kultura eta kirol interesak osatzen dituzten beste jarduera batzuk ezagutzea da, eskolaz kanpoko ordutegian eta batez ere ikastetxean (edo gertuko kirol-instalazioetan).

Halaber, gure ikastolak bere heziketa helburua bete dezan nahi badugu, beharrezkoa da gure umeek eskolan pasatzen duten ordu kopurua mugatzea. Begirunez jokatu gure seme-alabekin eta, mesedez, EZ ERABILI EGUN BEREAN ondoko zerbitzuetatik bi baino gehiago: goizeko ludoteka, jantokia edo eskolaz kanpoko jarduerak.

Ekintzen eskaintza

ESKAINTZA Eskolaz Kanpoko Ekintzak 25-26

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintzaren PDFa deskargatu

 

Ekintzen deskribapena

INFORMAZIOA Eskolaz Kanpoko Jarduera bakoitzaren inguruan

Eskolaz kanpoko ekintzen informazioaren PDFa deskargatu