Eskolaz kanpoko ekintzak 22-23: izen-ematea zabalik ekainaren 5a arte (eguneratua)

Kaixo familiak,

Urtero bezala, 2022/23 ikasturterako, Eskolaz Kanpoko Jardueren Eskaintza aurkezten dizuegu. 

Ez dakigu zein izango den 2020tik pairatzen ari garen osasun-egoeraren bilakaera, baina lasaitasuna helarazi nahi dizuegu, eta ziurtatu jarduerak modu seguruan egingo direla, azken ikasturte hauetan burutu diran bezala, erakunde arduradunek adierazten dizkiguten neurriak uneoro errespetatuz.

Aurreko ikasturteetan egiten ziren programazioak berreskuratu nahi izan ditugu. Gure seme-alabei zuzendutako proposamen honen helburua da beren kultura eta kirol interesak osatzen dituzten beste jarduera
batzuk ezagutzea, eskolaz kanpoko ordutegian eta batez ere ikastetxean (edo gertuko kirol-instalazioetan).

Halaber, gure ikastolak bere heziketa-helburua bete dezan nahi badugu, beharrezkoa da gure umeek eskolan pasatzen duten ordu kopurua mugatzea. Begirunez jokatu gure seme-alabekin eta, mesedez, EZ ERABILI EGUN BEREAN ondoko zerbitzuetatik bi baino gehiago: goizeko ludoteka, jantokia edo eskolaz kanpoko jarduerak.

Eskolaz kanpoko saioen PDFa deskargatu

20220523 Abendaño Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak