Euskaraldia

Jakingo duzuenez, gaur Euskaraldia hasi dugu. 11 egunez Euskal Herri osoko milaka pertsonek Euskara sustatzeko ahaleginak egingo ditugu. Besteak beste, instituzio, komunikabide, enpresa, agente sozial zein banakako pertsonek parte hartzen dugu.
Abendaño ikastolatik parte hartzeko deia luzatzen dizuegu guraso guztioi. Dakizuenez 2 rol daude:
Ahobizi: Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.
Belarriprest: Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Horretaz gain, parte hartzen ez duzuenoi ere pazientzia eskatzen dizuegu. Inongo arazo gabe, ahobizi zein belarriprest-ak, erdaraz egingo dizuete errespetuz eskatuz gero.