Gurasoen eskola

Kaixo Familiak!

Dakizuenez, badira urte batzuk guraso-elkarteak Gasteizko Udalak zuzendutako doako programa batean parte hartzen duela, Guraso Eskola izenekoan. Eskola-adineko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako proposamena da, eta seme-alaben hazkuntzarekin lotutako alderdiei buruzko prestakuntza-, informazio- eta hausnarketa-proiektu komun batean parte hartu nahi dute.

Familiei laguntzeko prebentzio-baliabide bat da, egunero sortzen zaizkigun nahasmen, antsietate edo ziurgabetasun egoerei aurre egiteko jarraibideak eta tresnak emateko.

Saioak 15 egunetik behin egiten dira. Aurten Hipi gelan egiten dira, arratsaldeko 3:15etik 4:45era.

Landu beharreko gaiak tailerraren hasieran adosten dira familia guztien artean; hala ere, aldaketaren bat egon daiteke beharren arabera. Jarraian, hurrengo egunak eta gaiak gogoraraziko dizkizuegu:

  • Otsailak 18: Eskola-jazarpena.
  • Martxoak 4: Sexu-hezkuntza.
  • Martxoak 18: Beldurrak.
  • Apirilak 15: Espiritu kritikoa sustatzea.
  • Maiatzak 6: Pantailen erabilera arduratsua.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!