Otsailaren 11an neska eta emakume zientzialarien eguna da🧑🏽🔬👩🏽🚀🧑🏽🎓🧑🏽💻 eta Abendañon gure haurrekin batera ospatu nahi dugu.
Hezkidetza Batzordean hainbat jarduera proposatu ditugu. Besteak beste, eremu zientifikoan ikasi edo lan egin duten AMA, AMONA, IZEBA eta abar ikasgelan haurrekin partekatzera animatzea.
Eremu zientifiko gisa bururatzen zaigu: ingeniaritza, teknologia, biologia, informatika, matematika, fisika, kimika, nutrizioa, lur-zientziak, medikuak, erizaintza, osasun-espezialistak, ekologia, arkitektura… baina askoz gehiago egongo dira, ziur.
Animatu!! Unetxo bat baino ez da izango, eta inpaktu handia eragin dezake haurrengan, erreferente bat izan dezakete maite duten horretan jardun ahal izateko.
📝Idatz iezaguzu hezkidetza@abendanogurasoak.com helbidera, ahal bada otsailaren 7a baino lehen, eta zurekin harremanetan jarriko gara behar duzuna prestatzeko eta zure ordutegien disponibilitatea ikusteko.