Kalitatezko sexu-hezkuntzarako gakoak familian (Asteartea 19)

Familia agurgarriak:

Sexualitateari buruzko hitzaldi bat ospatzeko dugun asmoa jakinarazteko jartzen gara zuekin harremanetan. Hitzaldi hau LH3, LH4, LH5 eta LH6ko familia guztiei zuzenduta dago.

Profesionalak, irakasleak eta familiak ezinbestekoak gara ikasleei beren sexualitatea ezagutu, onartu, bizi eta adierazteko aukera emango dizkieten herramintak eskaintzeko. Banaka, zein beste pertsonekin, gustura senti eta zoriontsu izan daitezen. Hitzaldi honetan gaiari buruzko gako orokorrez gain, zuen seme-alabek aurretik jaso duten formakuntzan sortu diren hausnarketak jorratuko ditugu.

EMAIZE Sexologia Zentroko Miren Lopez de Arregi Lakuntzak emango duen saio honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. EMAIZEk 1994tik sexualitatearen eremuan garatzen du bere lana. Informazio gehiagorako honako web-orria bisita dezakezue: www.emaize.com

Hitzaldia martxoak 19an, asteartea, izango da 17etatik 19etara Maribi aretoan. Formakuntza hau IGEak finantzatu du eta, beraz, doakoa izango da mundu guztiarentzat.

Besterik gabe, eta zuen zain, jaso ezazue agur bero bat.

 

Emaize