Ostiralean Euskal Eskola Publikoa kalera aterako da

aBENDAÑO Ikastola PRADO PARKETIK IRTENGO DA BAINA IKASTOLA HANDIAN ELKARTUKO GARA 17:00ETAN HAISERAKO PUNTURA DENOK BATERA JOATEKO.

Zuengana, euskal eskola publikoko familiekin eta ikasleekin batera  eginkizun protagonista duzuenengana zuzentzen gara maiatzaren 25ean egingo den kontzentrazioan parte hartzera gonbidatuz.

 Gure eskola publiko anitza, inklusiboa eta kalitatezkoa aldarrikatuko dugu, umeak beren familien maila sozioekonomikoa, sexua, jatorria zein sinesmena edozein izanda ere, aukera berdintasunean hezi nahi dituena, eta euskal hezkuntza sistemaren ardatz eratzailea dela ozen esan nahi duena.

Horrekin batera, egunez egun sinetsi eta haren alde lan egiten dugun eskola honen indarra nabarmentzeaz gain, bertan gertatzen ari diren segregazio egoerak ere salatuko ditugu.

Zuekin batera egin nahiko genuke; hezkuntza eragileak, familiak, ikasleak, elkarteak eta gizarte justu baten garapena ahalbideratuko lukeen hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzen duen hezkuntza publikoarengan sinesten duzuen guztiekin batera, hain zuzen ere.

Kontzentrazioa hiriko hiru leku ezberdinetatik aterako diren 3 zutabekin hasiko da; trikitilari, hankapalo, musika edota abesti ezberdinek  giro ditzakete. Klaseak bukatzen direnetik zuen inguruko eskolekin elkartzeko topagunera abiatu arteko denboraldian, edota hemendik maiatzaren 25era arteko egunetan zehar, kartelak, pankartak, banderatxoak egitea proposatu eta egitera animatzen zaituztegu.

18:30etan, zutabe hauek Andra Mari Zuriaren plazan batuko dira. Behin guztiok elkartuta, IGEen eta beste elkarteen  artean banatuko ditugun kartoizko kutxak erabiliz, gure euskal eskola publikoaren hormak eraikiko ditugu. Kutxa bakoitzean sortu nahi dugun euskal eskola publikoaren ezaugarriren bat idatzita egongo da eta eskola ezberdinetako ikasleek irakurriko dituzte.

Musikaren erritmoaz, norberak ahal duen bezala dantzatuz, agur egingo dugu.

Zuen zain gaude! Zuek gabe ez da-eta posible izango!

Aldez aurretik, eskerrik asko euskal eskola publikoa den komunitate zabal honen kidea izateagatik, berarengan sinetsi eta borrokatzeagatik.

 EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO GASTEIZKO PLATAFORMA

YouTube player