Martxoaren 9an “Txagotu” auzo eguna antolatuko da

Kaixo familiak! Guraso Elkartearen Jai Batzordeak zuen laguntza behar du!!!!!!

Martxoaren 9an “Txagotu” auzo eguna antolatuko da. Txagorritxuko komunitate sareak auzoko eragile eta norbanako ezberdinekin batera (Ikastolako Guraso Elkartea, besteak beste) antolatutako ekimena izango da. Eguneko plangintza honakoa izango da:

  • Goizeko 11:00etan umeen txokoak Abendaño Ikastolan.
  • 13:00etan Abendañotik San Andreseko saskibaloi kantxetara kalejira bat egingo da txarangarekin batera.
  • 13:30etan 3 gune paralelo egongo dira:
    • San Andreseko kantxetan “KORRIKA”ren mural margoketa girotua.
    • Indartsu tabernan pintxada.
    • Luis Doraoko frontoian erroskila tailerra.
  • 15:00etan bazkaria egongo da Luis Doraoko frontoian (pikoteoa eta 1.go platera bermatuta, 2rrena norberak eraman beharrekoa).
  • 18:00 auzoko taberna ezberdinetan garagardo kata txapelketa egongo da. Sari banaketa 22:00etan izango da Laberinto tabernan.

Egun hau aurrera atera ahal izateko, zuen laguntza ezinbestekoa da. Ikastolan egingo diren tailerrentzako guraso bolondresak behar ditugu, beraz, laguntzeko prest bazaude, bidaliezaguzu email bat eta zurekin jarriko gara kontaktuan!

jaia@abendanogurasoak.com

Etorri, parte hartu, jarri zure aletxoa! 🔥🕸️