Euskal Hezkuntza Legea

IGE agurgarriak,

Dakizuenez, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Hitzarmen bat lortzeko prozesua abian jarri du, Euskal Hezkuntza Lege batean amaituko dena.

Abenduaren 15ean, Arkaitz Aburto EHIGEko presidentea eta Lurdes Imaz koordinatzailea Eusko Legebiltzarrean egon ziren, gure ustez euskal hezkuntza-sistemaren etorkizunerako onartu eta garatu behar diren oinarriak aurkezteko.

Hemen aurki ditzakezue ponentzia osoaren bideoapowerpoint aurkezpena eta dokumentu osoa. Informazio hau zuen hezkuntza-komunitateari helaraztera eta zuen iritzia zuen federazioarekin partekatzera animatzen zaituztegu.

Oporretatik bueltan, eskola publikoaren etorkizunerako hain garrantzitsua den gai honi buruzko barne-eztabaida jarriko dugu abian.

Adi egon!

Agur bero bat