DESIOEN SAREA

Familiak,

Gutxi falta da egutegiko azken orria pasatzeko eta 2020ko aldrebes hau atzean uzteko.

Guraso Elkartetik esan nahi dizuegu hurrengo 2021an ere ideia eta ilusioz beteta hasiko garela. Zuekin partekatu nahi dugu horietako bat, ilusio berezia egiten diguna.

Ikastolako guraso elkartea bezala, auzoko sare batean parte hartu nahi dugu, estrategia komunak sortzeko eta guztion onurarako diren helburuak lortzeko. Auzoa egin nahi dugu, gure ikastola ere aldaketarako motorea izatea nahi dugu, jendearekin eta auzoko bizitzarekin indarrak eta konpromisoak batzeko.

Aste honetan Gazalbideko Osasun-zentroarekin eta Adinekoen Zentro Soziokulturalarekin jarri gara harremanetan. Azken horrekin, elkarren arteko lankidetzarako konpromisoa berretsi nahi dugu, era sinboliko batean. Horretarako, “Piztu Zure Auzoa” ekimenaren barruan hurrengo jardueran parte hartzeko eskatzen dizuegu:

‘Sareko desioak’

Familian, Txagorritxuko zentro soziokulturaleko erabiltzaile horientzat nahi dugun desiren bat pentsatu eta idatziko dugu (bat baino gehiago izan daiteke) datorren 2021erako.

Ez da urte erraza izan inorentzat, eta zoragarria litzateke aurpegirik jartzen ez diegun edo haien izenak ez dakizkigun pertsonen azalean jartzea.

Haiek, era berean, beren nahiak helaraziko dizkigute ikastolara. Urtea amaitu baino lehen, elkarren arteko desio horiek trukatuko ditugu.

Gutunak, mezudun argazkiak eta marrazkiak izan daitezke.

Zuen nahiak urte berrirako espero ditugu. Mesedez, bidali desio horiek abendatoki@abendanogurasoak.com helbidera abenduaren 20a baino lehen.

Eskerrik asko, eta besarkada handi bat.