Abendañoko Guraso Elkarteak, Jantoki Batzordetik, hurrengo galdetegian parte hartzea eskatzen dizuegu

Abendañoko Guraso Elkartetik, Jantoki Batzordearen izenean, EHIGE-k garatutako hurrengo inkesta betetzea eskatzen dizuegu. 
Mesedez, hartu unetxo bat egiteko, gure umetxoen jantokian ongi-izatea lortzeko benetan garrantzitsua da eta:

Eskola-jangelak hobetzea gure helburu nagusien artean egon da beti. Horregatik aurkezten dizuegu inkesta hau. Zuen iritzia ezagutu nahi dugu zuen seme-alaben elikadura eta osasuna hobetzeko. Baina ez hori bakarrik, eskola-jangelaren ereduak gure inguruan, eskolan eta familian duen eraginaren jakitun gara eta erantzunkide izan nahi dugu.

5 minutu baino ez dira. Lagundu gaitzazu eskola-jangelak hobetzen!

Lagundu gaitzazu etorkizuneko Euskal Eskola Publikoa eraikitzen!

INKESTA bete