Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz: gurasotasun positiborako programa

Batzuetan zalantzak sortzen zaizkigu seme-alabak hezten ditugun moduaren inguruan. Zuzen ariko ote gara? Ezertan hobetzerik izango ote dugu? Nork eman ahal digu aholku?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahian, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz programa prestatu du. Baliabide boluntarioa, doako eta isilpekoa da, 0 eta 3 bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendua.

Programak lagundu egiten die familiei haurrak hezteko dituzten gaitasunak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzen, eta gurasotasun positiboan oinarritutako orientabideak ematen dizkie.

Zertan datza?

Familia batek programan parte hartzeko eskaera egiten duenean, familiaren bizilekuan elkarrizketa egiten du profesional batek, gurasotasun positiboaren irizpideetan oinarrituz ebaluazio profesionala lantzeko, eta ondoren orientabideak eta jarraipena eskaintzen dira, online eta/edo telefonoz.

Familie zuen laguntza eskatzen zaizue, besterik ez. Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuko profesionalek familiaren etxera joango dira, aurretiaz hitzordua zehaztuta, elkarrizketa bat egitera. Elkarrizketa horretan:

  • Familia-dinamikari buruzko informazioa eskatuko zaizue.
  • Haurra ezagutuko da, gurasoek emandako informazioa eta elkarrizketan zehar egindako jolas-saioa tarteko.
Zer jasoko duzue?
  • Itzulketa-saio bat da. Bertan, orientabideak eta esku-hartzeko jokamolde positiboak biltzen dituen txosten bat banatu eta azalduko da, hartara semealaben garapena bultzatzeko.
  • Orientabide horien jarraipena, behin praktikara eraman ostean.
  • On line zerbitzua, hazkuntza eta hezkuntzarekin lotutako zalantzak argitzeko.

Izena ematea

baimen-agiria pdf jaitsi, bete eta:

  • Ikastetxe edo ludoteketako langileei eman, edo gizarte-etxeetan aurkeztu (gutun-azal itxian), Udalaren Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzura zuzenduta.
  • Edo posta elektroniko bidez bidali, helbide honetara: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org.

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua harremanetan jarriko da zurekin, elkarrizketarako hitzordua zehazteko.

Argibideak non eskatu?

Informazio gehiago jaso eta zalantzak argitzeko jaz zaitez harremanetan:

 

Informazio gehiago: https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u493440c5_166141e1276__7cfc