IKASTARO – LANTEGIA azaroaren 25erako

Kaixo familiok!

Datorren azaroaren 25ean, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, Abendatokik gonbidatzen zaituztegu parte hartzera Geuzen eskutik izango dugun hurrengo ikastaro-lantegian.

Lur Kabiketa Arrazola. Hezitzailea eta heziketari aplikatutako psikodramari buruzko aditua. Bitartekaritzako eta eskola-bizikidetasuneko espezialista.

MATXISMOA ETA GENERO-INDARKERIA NERABEZAROAN

Honekin batera doazkizue lantegiari buruzko datuak eta izena emateko fitxa, nahitaez bete beharrekoa parte hartzeko. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko hurrenkera errespetatuko da.

  • Jarduera hau doakoa da guraso-elkarteko bazkideentzat.
  • Guraso-elkarteko bazkide ez direnentzat: 10 €. Ingresatu behar dira honako kontu korrontean: ES72 3035 0177 70 1770010154 (Laboral Kutxa). Kontzeptua: matxismoa eta genero-indarkeria eta seme/alabaren izen-abizenak. Ordainagiria guraso-elkartearen postontzian utzi.

Data eta ordutegia:

Azaroaren 25ean – 17: 15etik 19: 15era. Ikastola handian.

Helburuak:

  • Matxismoa,Indarkeria kulturala eta genero-indarkeria kontzeptuak argitzea.
  • Nerabeen arteko harremanetako egungo egoeraz jabetzea.
  • IKTen erabilerari eta indarkeriaren transmisioari buruzko hausnarketa egitea.
  • Gizarteak gaur egun nerabeei eskaintzen dizkien bikoteen portaera-ereduei buruzko hausnarketa egitea.
  • Gurasoek matxismoari aurrea hartzeko dituzten baliabideak identifikatzea.
  • Familiek nerabeen bikoteetan tratu txarrak hautemateko eta esku hartzeko dituzten baliabideak identifikatzea.

Edukiak:

  1. Zer da gaur egun matxismoa?
  2. Zertan datza kultur indarkeria? Genero indarkeriak ez du adinik
  3. Estereotipoen transmisioa: familiatik, komunikabideetatik, berdinen taldeetatik eta gizarteko gainerako taldeetatik
  4. Matxismoa eta genero-indarkeria nerabezaroan: jokabide “normalizatuak”: kontrola, posesibitatea, jeloskortasuna, isolamendua, mendekotasuna, autoengainua …
  5. IKTak: kontrolatzeko modu berri bat.
  6. Zer egin dezakegu eta nola egin familiatik?
  7. Zein dira gurasoen eskura dauden hezkuntza-baliabideak matxismoari aurre egiteko eta tratu onean hezteko?

Anima zaitez!