Familientzako tailerra berria.
Saioa Magunazelaiaren eskutik. Psikologoa, bitartekaria, eskolako elkarbizitzan aditua eta haur- eta gazte-terapeuta. GEUZ, Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa. Zatoz gurekin egitera!
Zer egingo dugu?
- Ondo ezartzen al dizkiezu mugak seme-alabei?, Horiei eusten ba al dakizu?, Errespetatzen al dituzte? Gure zentroko familia guztiei kezka sortzen dien gauzak dira!!
- Etor zaitez tailerrera eta partekatu zure kezkak… Gure eguneroko bizitza hobetzeko tresnak ikasiko ditugu…
Datak: Maiatzaren hurrengo 4 astelehenetan (7-14-21-28) 17:15etik 19:45era. Ondoz ondoko lau eguneko lantegi bakarra da.
Parte-hartzeko jakin beharrekoak:
- Ikastaroa Abendaño Ikastolako ikasleen gurasoei dago zuzenduta.
- Bete ezazu ORRI HAU apirilaren 26an baino lehen.
- Tokia: Abendaño Ikastola.
- Ikastaroa doakoa da. Ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Oraindik ere kidea ez bazara, gogoratzen dizugu orri honen bitartez alta eman ahal duzula.