IKASTARO – TAILERRA – BULLYING

Datozen azaroaren 4a , astelehena, 5-12 (17:15etik 19:45era) eta 19-26 (17:15etik 19:45era).
Carmen Santamaría psikopedagogo eta familia-orientatzaileak emango du. Halaber, aditua da
bitartekaritzan eta gatazken konponketan, eta Minfullness-eko tituludun irakaslea. GEUZ,
Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa.

HELBURUAK

  • Bullyingaren eta ciberbullyingaren errealitatea ezagutzea.
  • Bereiztea zer den ikaskideen arteko jazarpena eta zer beste indarkeria era batzuk edo
    elkarbizitzako arazoak.
  • Bullyinga prebenitzeko oinarrizko jarraibideak aztertzea.
  • Hasieratik arazoa antzemateko giltzarriak identifikatzea.
  • Jakitea zer egin behar dugun gure semea edo alaba bullying egoera batean nahasia
    dagoenean.
  • Balizko Bullying egoera batean ikastetxeetako jarduteko protokoloa ezagutzea.
  • Ikastetxearekin izan beharreko harremanetan, ondo eginak eta hutsegiteak zehaztea.

Parte-hartzeko jakin beharrekoak:

  • Ikastaroa Abendaño Ikastolako ikasleen gurasoei dago zuzenduta.
  • Bete ezazu ORRI HAU urriaren 26an baino lehen. Plaza mugatuak dira.
  • Tokia: Abendaño Ikastola.
  • Ikastaroa doakoa da. Ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Oraindik ere kidea ez bazara, gogoratzen dizugu orri honen bitartez alta eman ahal duzula.
  • Lehentasuna izango dute Lehen Hezkuntzako familiek, maila kontuan izanda.