Garrantzitsua: ikastolako posta IGEan erregistratu behar duzu (15era arte)

Kaixo!

Hemendik aurrera Guraso Elkarteko edozein jardueratan izena emateko beharrezkoa izango da ikastolako posta elektroniko bidez identifikatzea. Posta elektroniko hori ikastolak ematen dio familia bakoitzari (ez guraso elkarteak), eta irakasleek familiekin harremanetan jarri eta notak bidaltzeko erabiltzen duten komunikazio-bide ofiziala da. Itxura hau izan ohi du: 1abizena.2abizena@abendanoikastola.com.

Ikastolako posta elektronikoa erabiltzean, izen-emateetan egiten diren akatsak murriztu eta familiak identifikatzeko egin behar dugun lana erraztuko da. Gainera, familientzat izen-emateak sinplifikatuko dira, ez direlako behin eta berriz datu berdinak eman beharko (izen-abizenak, IBANa, etab.). 

 

Zer egin behar dut?

  1. Egin klik hemen ikastolako zure kontua IGEan erregistratzeko. Urrats hori nahitaezkoa da etorkizuneko jardueretan izena eman ahal izateko, eta behin bakarrik egin behar da
  2. Ez al dabil?
  3. Oraindik ere ez al dabil? Idatzi eta lagunduko dizugu.

 

Eskerrik asko zure laguntzagatik!