Eskuratu Euskal Eskola Publikoaren musukoak

Denon Eskolatik Euskal Eskola Publikoaren maskarak egingo dituzte! UNE-0065 araudia beteko dute eta hiru neurritan egongo dira eskuragarri: haurrentzat, eta pertsona helduentzat M eta L neurrietakoak. Neoprenozkoak dira eta 70 aldiz garbitu daitezke (lehen aldiz erabili aurretik garbitu behar dira).5€ren truke egongo dira salgai.

Honako inprimaki honetan egin dezakezue eskaera, eta 5 euro sartu kontu-zenbakian:

ES43 3035 0177 79 1770015861

Jarri kontzeptuan eskaera egiten duen pertsonaren izena.

Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 10a izango da.

Maskarak abenduaren 9tik aurrera jasoko dituzue.

Mascarilla

Tallas