2021ko IRAILEKO UDALEKUAK (2)

Familia agurgarriak:
Prozesuak aurrera jarraitzen du, eta honako hauek dira aurreinskripzio-aldiaren ondoren bildutako datuak:
3. MAILA : 39 ume 4. MAILA : 38 ume 5. MAILA : 27 ume
Izen-emate kopurua eta baserri-eskolako Covid ratioa kontuan hartuta, hau da behin betiko proposamena:

NOIZ?
IRAILAK 5, 6, 7: LH5 eta LH4
Irteera: Irailaren 5ean, 16:00etan ikastolatik.
Itzulera: Irailaren 7an , 17:00ak aldera irteera-leku berean. Batzuetan, aurrerapenak edo atzerapen txikiak izaten dira iristeko orduan.

IRAILAK 10, 11, 12: LH3
Irteera: Irailaren 10ean, 16:00 etan eskolatik.
Itzulera : Irailaren 12an , 17:00ak aldera irteera-leku berean. Batzuetan, aurrerapenak edo atzerapen txikiak izaten dira iristeko orduan.

ZENBAT?
100 € AMPAko kide diren familientzat eta 110 € gainerakoentzat.

ORDAINKETA, FITXA ENTREGATZEA ETA ZERRENDA
ARGITARATZEA
Dirua sartu Guraso Elkarteak Euskadiko Kutxan daukan kontu korrentean

ES43 3035 0177 79 1770015861

“Iraileko udalekuak” dioen ikastolako sarrerako kaxan sartu (umeek):
+ Fitxa, inprimatu, bete eta sinatu behar da
+ Diru-sarreraren frogagiria.

Jasotzeko azken eguna: Ekainak 18.

Argibide gehiago edo zalantzaren bat izanez gero, harremanetan jarri posta elektroniko honen
bidez: iraila@abendanogurasoak.com (Mónica eta Elena)