2021ko IRAILEKO UDALEKUAK

Aurten ere, Abendaño ikastolako gurasoen elkartea iraileko udalekuak antolatzen ari da. Bi dira jarduera honen funtsezko helburuak:

  • Euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea.
  • Ikasleen arteko harremanak sendotzea.

Iaz ezin izan genituen gauzatu, eta aurten berriro ekin nahi genieke, Covidaren aurkako protokoloen zailtasunak eta baldintzak gorabehera (edukiera-mugak, kontingentzia-protokoloak, etab…)

Edukiera mugatua denez, goi-mailako taldeei lehentasuna ematea erabaki da. Beraz, plazak betetzen joango gara, Lehen Hezkuntzako 5.mailatik hasi eta maila baxuenetaaino. Une honetan, ezin dugu udalekurik ziurtatu txikienentzat; beraz, BARATZE baserri-eskola egungo ikasturteko (2020-2021) 5., 4. eta ahal bada, 3.mailakoentzat eskainiko da.

Honako inprimaki hau bidaltzen dizuegu udalekuen aurretiko izen ematea egiteko (3., 4. eta 5. mailak) eta, horrela, aurreikuspen zehatzagoa egin eta antolaketarekin aurrera egin ahal izateko.

Beharrezkoa izanez gero, plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Hona hemen proposamena:

  • Udalekuen datak:
    • Irailaren 5ean, 6an eta 7an.
    • Irailaren 10ean, 11n eta 12an.

Aurretiko izena emateko datuak eduki ondoren, maila bakoitza noiz joango den zehaztuko da, eta irteera-eta iritsiera-orduak jakinaraziko dira.

  • Lekua: BARATZE baserri eskola (Gautegiz-Arteaga).
  • Prezioa: 100€ bazkide. 110€ gainerakoentzat. Prezioak gutxi gorabeherakoak dira eta aldaketa txikiak izan ditzakete.

Aurretiko izen emateak ekainaren 8tik 11ra egingo dira, honako esteka honen bidez.