2017ko IRAILEKO UDALEKUAK

Oharra: aurreinskripzioa epea bukatu da

Guraso Elkartea, urtero bezala, iraileko udalekuak antolatzen hasi da.

Bi dira ekimen honek bete nahi dituen helburuak:

  • Euskararen erabilpena bultzatzea.
  • • Ikasleen arteko harremanak hobetzea.

Udalekuak irailaren 4, 5 eta 6an izango dira (3egun-2 gau).

Hona hemen aurtengo proposamena:

    • Ikasturte honetako 1. 2. eta 3. mailako ikasleentzat: Gure Sustraiak baserri eskola Ollo ( Nafarroa )
      • Prezioa : 110€ Guraso Elkarteko bazkideentzat eta 145€ besteentzat.

Eskola Baserriko argazki batzuk uzten dizkizuegu:

  • Ikasturte honetako 4. eta 5. mailakoentzat : Zuhatzako irla – (Araba).
    • Prezioa : 100€ bazkideentzat, eta besteentzat 135€.

Zuhatzako aterpetxea argazki batzuk uzten dizkizuegu:

Prezio hauek gutxi gorabeherakoak dira, ez dira zehatzak. Aldaketa txikiak sor daitezke.

Aurreinskripzio epea maiatzaren 16tik 23tik arte zabalik egongo da. Klik hemen aurreinskripzioa sartzeko.

Posible da ere ikastola handiako sarreran dagoen kutxan (IRAILEKO UDALEKUAK) egitea, non atxikitutako betetze orria utzi ahal izango duzuen. Deskarga ezazu hemen izena emateko orria.

Pasaden urtean bezala eskatzen dizuegu POSTA ELEKTRONIKO HELBIDEA ZEHAZTEA, IZENA EMAN AHAL IZATEKO. Baina ezin baduzue, emango dizuegu izena emateko papera.

Nahiko plaza ez balego, lehentasuna emango genioke aurreinskripzioa bete duenari. .

Aurrerago zuekin jarriko gara harremanetan POSTA ELEKTRONIKOren bidez behin betiko izen ematearen eta prezioaren berri izan dezazuen.