Iraileko udalekuak 2022: aurreinskripzioa ekainaren 6tik 9ra

Urtero bezala, Abendaño Ikastolako guraso elkartea, iraileko udalekuak antolatzen ari da. 

Bi dira jarduera honen funtsezko helburuak:

  • Euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea.
  • Ikasleen arteko harremanak hobetzea.

Aurten irailaren 5, 6 eta 7an egingo dira (3 egun, 2 gau).

Proposamena honako hau da:

  • Orain 1., 2. eta 3. mailan (Lehen Hezkuntza) ari direnentzat: Lurraska baserri eskola. Ajangiz (Bizkaia)
  • Orain 4. eta 5.mailan ari direnentzat: Zuhatza uhartea. (Plaza-arazorik balego, 4.mailakoak Lurraskara joango lirateke)

Prezioa : 110€ Guraso Elkarteko bazkideentzat eta 135€ gainerakoentzat.

Prezio hauek gutxi gorabeherakoak dira, aldaketa txikiak izan ditzakete.

Aurreinskripzioak ekainaren 6tik 9ra egingo dira.         

Plaza gutxi egonez gero, lehentasuna emango zaio aurrez izena eman duenari.