Goizeko ludoteka zerbitzuaren kobroa

Datorren astean lehen hiruhilabeteko goizeko ludoteka zerbitzua kobratuko da.
 
Zenbateko hori kalkulatzeko, izena emandako egunak hartuko dira kontuan, bertara joan edo ez, monitoreak kontratatzen baitira izena eman duten pertsonen arabera.
 
Pertsona bakoitzeko ordaindu beharreko zenbatekoa, eguneko: 2,95 euro.
 
Eskola-egunen % 80 baino gehiago izena eman dutenei deskontua aplikatuko zaie kuotan.