IKASTOLAKO ARROPA KOBRATZEA

Datorren ekainaren 3an, Abendaño Ikastolako kirol-arroparen kobrantza pasatuko diegu erosi duzuenei.
Arropa ekainaren 8tik 12ra banatuko da. Egun zehatzen eta ordutegiaren berri emango dizuegu.

Zuen banku-helbideratzean aldaketaren bat egin baduzue, eskertuko genizueke lehenbailehen jakinaraztea. Gainera, oso garrantzitsua da egun horretan kargu horri aurre egiteko nahikoa diru egongo dela ziurtatzea. Itzulketek kostu ekonomikoa dute guretzat, eta, gainera, administrazio-lan nekeza eskatzen dute.