GURASO ELKARTEAREN BAZKIDE KUOTAREN KOBRANTZA

Datorren urriaren 22an Abendaño ikastolako Guraso Elkartearen bazkide kuotaren kobrantza pasako dugu.

Zuen banku helbideratzean aldaketak egon badira komunika iezaguzue lehenbailehen. Bestalde, oso garrantzitsua da epe horietan kargu honi aurre egiteko kontuan nahiko diru izatea. Ordainagiri-itzultzeek guretzako balio ekonomikoa dute eta horretaz gain lan administratiboa neketsua da.

Mila esker zuen laguntzagatik

Abendaño Ikastolako Guraso Elkarte Administrazioa