Amaia zentroa: Aste kulturala

Amaia Zentroa Eskharan elkartearen egoitza da.

Euskharanek hirian euskararen erabilera bultzatzea du helburu, Aranbizkarra, Aranzabela eta Aranbide auzoetako proiektu eta jardueren bitartez, beste auzo edo eremu batzuetara zabaltzeko aukerarekin. Udalak EUSKHARAN KULTUR ELKARTEA elkartearekin lankidetza hitzarmena du. 

Euskharanek egiten dituen jardueren artean, honako hauek azpimarra daitezke: haurren aisialdiko jarduerak larunbat goizetan edo oporraldian, “mintza-praktika” saioak taldean eta euskarazko kulturari eskainitako asteak.