Kaixo!
Azaroaren 8an irekiko dugu ikasturte honetarako guraso elkarteko bazkideen kanpaina. Egun horretan, bazkide egiteko formularioa bidaliko da whatsapp bitartez.
Iaz bazkide izan bazinen:
- Mezu bat jasoko zenuen berritzearen berri emateko. Egiaztatu zure posta elektronikoa.
- Ez duzu berriro izena eman beharrik; automatikoki berrituko da, kontrakoa adierazi ezean.
- Zure seme-alabak ikastolan ez badaude, ez dizugu berrituko (eman zenuen jaiotze-datarekin kalkulatzen dugu). Kasu honetan ere abisu-mezu bat jasoko zenuen.
- Berritzea bertan behera utzi, daturen bat aldatu edo mezurik jaso ez baduzu eta iaz bazkide izan zinela uste baduzu, idatzi ampa@abendanogurasoak.com helbidera.
Bazkide izan ez bazara:
- Azaroaren 8tik aurrera banatuko den formularioaren bidez eman ahal izango duzu izena.
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.