GIZA KATEA: IKASTOLA INGURATU

Familia estimatuak,

Eskolako Guraso Elkartetik gure haurren eskubideak aldarrikatzera gonbidatzen zaituztegu. Eskeintzen dizkigutenak baino baldintza hobeak merezi dituzte, ez dezagun pandemiaren ondorioak berriro haien gainean kargatu.

  • Zer?

    GIZA KATEA: IKASTOLA INGURATU

    Familia-katea egingo dugu ikastola inguratzen etxetik ekarritako kartelekin

  • Non?

    Ikastola Haundian

  • Noiz?

    HILAK 28, ASTELEHENA, ESKOLA IRTEERAN, 17:00etan

    Zuen umeak jaso eta gero, guregana etorri (txaleko horiak eramango ditugu). Ekintza ez da oso luzea izango.

  • Nola?

    Familia bakoitzak kartel bat ekarriko du etxetik bere aldarrikapenarekin (esaldiak, marrazkiak…). Baita guraizak eta zeloa ere, gero hesian itsasteko (COVIDa dela eta ezin dizuegu materiala utzi). Hesiaren ondoan kokatuko zaituztegu, segurtasun distantzia errespetatuz. Ondoren, katea zeharkatuko dugu video bat grabatuz, familia guztien aldarrikapenak ikusteko. Amaitzeko, hesian jarriko duzue zuen kartela.

Animatu. Zenbat eta gehiago, hobe!