Bisita gidatua – Ikustarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen

Kaixo familiak!

Abendatokik martxoaren 4an bisita gidatu bat antolatu du: Ikustarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen

Tokia: San Migel balkoia, Zeledonen eskulturaren ondoan.

Hasiera-ordua: 17:30 (Puntualtasuna eskatzen da)

Iraupena: bi ordu

Hizkuntza: gaztelania

Zernahi garaiko ikerlan historikoek emakumeen historia isilarazi eta ahaztu egin dute -emakume ezezagunena zein ezagunena-, eta gizarteari egin dioten ekarpena. Hori dela eta, emakumeek Gasteizko historiari egin dioten ekarpenaren balioa nabarmendu eta ikustarazi nahi du ibilbide honek. Andre Maria Zuriaren plazan hasi eta Hirigune Historikoa eta Zabalgunea zeharkatuko ditu ibilbideak, eta, zenbait leku eta eraikinen bidez, emakume ugarik hainbat arlotan izandako eginkizun garrantzitsuak ezagutaraziko ditu, hala nola etxeko lanetan, ordaindutako lanetan, hezkuntzan, kulturan, artean, erlijioan, ikerketan, aisialdian eta politikan. Horrek aukera ematen du Historia berrirakurtzeko, modu zorrotzagoan eta bidezkoagoan, eta estuago lotua gure hirian bizi izan diren emakume eta gizonen errealitatearekin.

Parte hartzeko izen emate orria betetzea ezinbestekoa da. Lekuak mugatuak dira eta izen-emate ordena errespetatuko da.

Izena emateko epea martxoaren 2ra arte (asteazkena).

Haurrak ongi etorriak dira.

Anima zaitez eta eman izena!