Eskola-bide seguruak aldarrikatzeko bizi-busa

Maiatzaren 6a, ostirala, Europako Haurtzarorako Kale Irekiak Ekintza Eguna izan zen, eta ekimenarekin bat egin genuen eskola-bide seguruak eskatzeko bizi-bus bat antolatuz. Auzoko 3 tokitatik bizikletaz eta oinez egin genuen bidea eta ikastolako sarreran elkartu ginen. Ikastolako bidean egunero aurkitzen ditugun puntu beltzak ohartarazi nahi ditugu.

Europa osoko ehunka ikastetxek eskatu eta aldarrikatu zuten #StreetsForKids, #HaurrentzakoKaleIrekiak, #CallesAbiertasParaLaInfancia, eta beheko bideoan ikus dezakezue nolakoa izan zen gure eguna. 

Hau ekintza puntuala baino ez zen izan zen #streetforkids eguna aitzakia hartuta, baina bizibusa edo ibilibusa ohitura bezala, hilabetero edo, zergatik ez, astero hartzearen ideiak txoratzen gaitu. Interesik baduzu? Horrela bada, idatzi iezaizkiguzu zure ibilbide eta proposamenak gurebideak@abendanoikastola.com helbidera. Modu seguruan eta denok elkarrekin joango gara ikastolara?

.