Eskola baratzeko ate irekiko jardunaldia (Urriak 11)

🧅🥬ESKOLA BARATZEKO ATE IREKIKO JARDUNALDIA 🌶️🌽

Aurten ere martxan da Unamuno Institutuko lankidetzazko baratzea. Bertan, eskuz-esku lan egiten dugu Abendañoko guraso-elkartea, Txagorritxu BIZAN Adinekoen Zentroa eta Institutuko ikasleak.

Ikasturte honetan, ikastola txikiko eta ikastola handiko familiei zabaldu nahi diegu esperientzia polit hau. Elkar ezagutu nahi baduzu, zatoz urriak 11an (asteartea) 17:00etik 18:00etara edo idatzi baratza@abendanogurasoak.com helbidera.

Zure zain gaude!