Ormairudi berria parterrean

Dakizuenez ‘Gure patioa denon erdian’  Ampako batzordeak, abendaño ikastolako patioa hobetzeko lanean ari gara. Aste honetan parterreko espazioan esku hartuko dugu. Horretarako, familien eta Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleen laguntza behar dugu. Asteazkenean, arratsaldeko hiru eta erdietatik aurrera, familiak bilduko gara espazio prestatzeko, non ostiralean bosgarren mailako ikasleek margotuko duten. Eskuak eta patioa hobetzeko gogoak behar ditugu. Prozesu hori guztia fill in cultur-ren eskutik eramango dugu aurrera. Hori posible izango da vital fundazioaren laguntza ekonomikoari esker.

Nola lagundu dezaket?? 

Bihar, asteazkena, urriaren 27an, 15:30tan aita, ama eta hezitzaileok Lehen Hezkuntzako patioan elkartuko gara espazioa prestatzeko. 

Ostiralean 5. mailako neska-mutilek ormairudia osatuko dute.