Goazen IBILIbusez ikastolara (urriak 21, ostirala)

CleanCitiesek urriaren 21erako  #Streetforkids deitutako ekintzarekin bat eginez eta joan den maiatzaren 6an egindakoei jarraipena emanez, honako ekimen honen berri eman nahi dizuegu:

Abendaño ikastolako Eskola Bide Seguruen Batzordeak bi ekintza antolatu ditu udalari gogorarazteko gure ikastolara joateko ibilbide segururik gabe jarraitzen dugula. Zentzu horretan orain arte egindako ekintzak oso eskasak direla uste dugu. 

Urriaren 21ean, ostirala, 09:20etan izango da lehen ekintza ikastolako sarbideetan. Ikastolara joateko ohikoen diren lau ibilbideetan (Borinbizkarra, Beato kalea, Ariznabarra, San Martin) familiok bat egingo dugu ikastolara oinez, bizikletaz edo patinetez joateko. Elkarrekin egingo dugu, eta, besteak beste, puntu arriskutsuak, semaforoen falta eta BEIa eta autobusek zeharkatzen dituzten errepideetan oinezkoentzako lehentasun eza ikusarazi nahi dugu.

Bestalde, 17:00etan, ikastolako patioan, familia guztien artean egindako kartoizko semaforoak margotu eta, ondoren, gehien behar ditugun lekuetan jarriko ditugu. 

Informazio gehiago jasotzeko idazi gurebideak@abendanogurasoak.com helbide elektronikora.